2009/06/16

TXAPELKETA BUKATUTA ETA SARIEN ZAIN.



Bariku honetatik aurrera blogak geldi daude eta gure txapelketaren epaimahaikoak lan guztiak bukatu duten blogarien lana baloratzen ari dira. Sei blogariek soilik bete dituzte egin beharreko lan guztiak eta hauen blogak izango dira, hain zuzen ere, baloratuko direnak: AITORALTZUSTE, DARGOIBERDEA, ITSASZEANI, KOLDOZEANI,SACEL11 eta LARRUSKAIN09.


Blog txapelketaren arduradunok sari bakarra eman beharrean hiru sari banatzea erabaki dugu. Garaileak nortzuk izango diren erabakitzeko gure epaimahaikoek emandako notak batu eta bataz bestekoa aterako dugu. Alde batetik IES BOTIKAZAR institutuko irakasleek blogen garapen digitala baloratuko dute, eta beste alde batetik ANDRA MARI MAGISTERITZA ESKOLAKO Euskara Saileko irakasleek gure blogarien hizkuntza maila baloratuko dute. Bi nota hauek batu eta batez bestekoa atera ondoren gure hiru irabazleen izenak aterako ditugu eta eskolako azken eguneko jaialdian (Ekainak 23an) sarien banaketa izango da. Beste alde batetik txapelketan parte hartu duten guztiok (lan minimo bat bete dutelarik) oparia ere izango dute.

Sarien inguruan desadostasunak egon dira gure laguntzaileen artean; txapelketari "materialista kutxu bat"ematen zaiolako esanez. Honen inguruan ideia batzuk eman nahi ditugu:
  • Txapelketaren helburu orokorra ez da saria lortzea baizik eta ikastea, eta dudarik gabe helburu hau beteta dago; guztiok ikasi dugu, bai ikasleek baita ere egitasmo honetan ibili garen irakasleek ere.
  • Txapelketa borondatezkoa izan arren partaidetza handia izan du eta guretzat aipagarriena blogarien arteko lankidetza izan da: patio orduetan eta bazkaldu osteko orduetan gure ikt gela berria beteta egon da eta askotan blogariek euren blogean aritu beharrean beste batzuei laguntzen ibili dira. Hau dela eta 5. eta 6. mailako ikasleei gure zorionak eta eskerrak luzatu nahi dizkiegu.
  • Bide luze honetan sariak egotea pastelari ginda jartzea bezala izango litzateke eta sariak baliabide digitalak izatea txapelketaren helburuekin bat egitea dela uste dugu.

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiegu Zeanuriko Udaletxeari, Guraso Elkarteari eta Maquinaria Aurtenetxe sarietarako eman duten laguntzagatik.


Datorren ikasturtean ere horrelako ekintzaren bat abian jartzeko gogoarekin txapelketa bukatutzat ematen dugu.

2009/05/19

TXAPELKETA DELA ETA

Blogari maiteak txapelketa ekainaren 12an bukatuko da. Egun honetatik aurrera ezin da gehiago blogeatu. Hemendik aurrera gure epaimahikoek zuen lana baloratuko dute eta eskolako azkenengo egunean sariak banatuko dira. Beraz animo eta lanera, denbora gutxi falta da eta.

BOSTGARREN LANA 5. MAILAKOENTZAT



Bostgarren lana honetan matematikaria bihurtu behar duzu zure burua eta gorputz lauen inguruko lan bat burutu. Lana ondo egiteko ezinbestekoa da hurrengo pausuak zehatz mehatz jarraitzea:



1. WORD programarekin taula bat egin behar duzu. Taulak 3zutabe eta zazpi lerro izan behar ditu.


  • Lehenengo zutabetan gorputz lauen izenak jarri behar dira: laukia eta irukiak.



  • Bigarren zutabean gorputz lau hauen irudia sartu behar dira.



  • Hirugarren zutabean gorputz hauen motak jarri behar dira.


2. Word dokumentu hau dokumentu estatikoak gordetzeko web aplikazio batean sartu behar duzu: http://www.scribd.com/ izenekoa. Hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:


  • Beti bezala, bertan erregistratu zure posta elektronikoko helbidea eta pasahitza bat sartuz:







  • Gero zure dokumentua igo beharko duzu (Upload izeneko estekan):

3. Scribb-ek emandako kodigo zatia kopiatu behar duzue (Embed code) eta zure sarrera berrian pegatu.




Animo eta lanera.

BOSTGARREN LANA 6. MAILAKOENTZAT



Bostgarren lana honetan matematikaria bihurtu behar duzu zure burua eta gorputz lauen inguruko lan bat burutu. Lana ondo egiteko ezinbestekoa da hurrengo pausuak zehatz mehatz jarraitzea:



1. WORD programarekin taula bat egin behar duzu. Taulak 4 zutabe eta zazpi lerro izan behar ditu.


  • Lehenengo zutabetan gorputz lauen izenak jarri behar dira: laukia, laukizuzuena, zirkunferentzia, hirukia, pentagoanoa eta hexagonoa.



  • Bigarren zutabean gorputz lau hauen irudia sartu behar dira.



  • Hirugarren zutabean gorputz hauen perimetroa kalkulatzeko formula jarri behar da .



  • Laugarren zutabean azaleren formulak.

2. Word dokumentu hau dokumentu estatikoak gordetzeko web aplikazio batean sartu behar duzu: http://www.scribd.com/ izenekoa. Hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:


  • Beti bezala, bertan erregistratu zure posta elektronikoko helbidea eta pasahitza bat sartuz:







  • Gero zure dokumentua igo beharko duzu (Upload izeneko estekan):

3. Scribb-ek emandako kodigo zatia kopiatu behar duzue (Embed code) eta zure sarrera berrian pegatu.




Animo eta lanera.

LAUGARREN LANA: GUGENGHEIMERA IRTEERA



Laugarren lana 5. eta 6. mailakoentzat da eta Apirilak 22an Gugengheimera egin zenuten irteerari buruzkoa izango da. Hurrengo ataletatik lehenengoa derrigorrez egin behar da eta besteetatik bat aukeratu behar duzu gutxienez:


  1. Irteerari buruzko sarrera bat: nora, noiz, nortzuk, zelan... joan zineten.

  2. Gughenghei museoari buruzko sarrera bat: non dagoen, noiz zabaldu zen, nor den museoaren arkitektoa....

  3. Bertan ikusitako artelanen inguruko laburpen bat.

  4. Takashi Murakami artistaren biografia laburra.

  5. Takashi Murakami artistaren artelan bati buruzko deskribapena eta iruzkina.

Gogoratu argazkiak jartzea eta behar diren estekak testua osatzeko.


Besterik gabe lanera....

2009/04/28

BLOGAK BALORATZEKO TRESNA

Besteek zelan baloratzen dute zure bloga? Jakiteko prest al zaude?
Horretarako www.polldaddy.com web orrian eskaintzen den tresna erabili behar duzu. Betiko moduan web orri honetan izena eman behar duzu zure posta ektronikoa erabiliz eta zuk nahi duzun galdera eta erantzunak idazti. Alboko barran agertzen den modukoa gelditu behar da. Bide batez txapelketare bloga ebaluatzeko aukera zabaltzen da!!!!
Bestalde, zure blogaren autoebaluaketa egin nahi baduzu txapelketatik galdetegi bat egin dugu.
Bloga ebaluatzeko Bloga ebaluatzeko zeanuritxapelblog

2009/04/01

HIRUGARREN LANA 5. MAILAKOENTZAT





El tercer trabajo del blog lo vas a realizar en castellano. Se trata de escribir una receta de cocina casera de algún plato que sea de tu gusto. Sigue los siguientes pasos:

Apartados

El título va fuera del área de texto. Debe ser claro y conciso: "Macarrones boloñesa de Luis"

Los apartados que debe tener son los siguientes:

  1. Ficha
    • Tiempo requerido: Aproximado, claro. "45 minutos".
    • Dificultad: Novato, Experto, etc
    • Coste: La pela es la pela. Aproximado. "Unos 5 euros".
    • Comensales: Para cuántas personas está pensada la receta.
  2. Ingredientes: Lista con los ingredientes necesarios.
  3. Preparación: Pasos a realizar indicando tiempos de cocción y cosas por el estilo. Cuanto más precisa mejor. Evitar las generalidades como "un poco", "una pizca". Se trata de hacer recetas para los que no tenemos ni idea. Ejemplo: "un poco de sal, pégale un pellizco al salero y lo que se te quede entre los dedos".
  4. Comentarios: Aquí puedes contar lo que quieras: "con esta receta ligué con mi novia", "ideal para cuando llegas cansado de la escuela", "muy útil para quedar bien". También se admiten anécdotas.

¡Que no se te olvide...

...etiqueta el post como "::cocina"!

... añadir una foto y si puedes un video de demostración

Ánimo!